Futbola
Festa Lluis Companysen
Katalunia-Honduras, (4-0): Garaipen erraza katalanentzat
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Corok, Sergio Garciak eta Bojanek (birritan) sartu dituzte golak. Lluis Companys zelaia ez da bete, baina giro ona egon da harmailetan.
Kataluniako selekzioak 4-0 irabazi dio Hondurasi Bartzelonako Lluis Companys zelaian (Montjuic) jokatu den norgehiagoka.
Johan Cruyffek zuzendutako selekzioak ez du arazo gehiegirik izan garaipena lortzeko. Honduras ondo aritu da lehen minutuetan eta aukeraren bat edo beste izan dute. Victor Valdesek ondo erantzun die Hondaurasen bi gol aukerei eta ordutik aurrera Katalunia izan da jaun eta jabe. Gol aukera mordoa huts egin ondoren Corok 1-0ekoa sartu zuen Bojanen pase dotorea aprobetxatuz. Alde handiagoarekin iritsi zitekeen Katalunia atsedenaldira, baina 1-0ekoarekin bukatu dira lehen 45 minutuak.
Bigarren zatian ez da kolorerik egon. Katalunia erabat nagusi izan da. Hasi eta jarraian Sergio Garciak 2-0ekoa ezarri du markagailuan eta 60. minutuan Bojanek partida erabakita utzi du Verduren pase dotore bati esker 3-0ekoa eginez.
Honduras saiatu da aurrera jotzen 3-0ekoaren ondoren, baina ez du gol aukera argirik sortu. Hegoamerikarren momentu onenean Kataluniak kontraerasoa antolatu du eta Bojanek 4-0ekoa sartu du.
Azkenean, emaitza horrekin (4-0) kataluniak irabazi zuen partida eta zaleak pozik joan ziren etxera. Lluis Comapnys zelaiko harmailak ez ziren bete, baina giro polita egon zen.