Futbola
Radio Euskadin
Patxi Mutiloa: 'Selekzioari izena aldatzeak helburu politikoak ditu'
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak esan du "euskadiko selekzioa zena" ez onartzea tamalgarria dela. Uste du euskal kirolariak herri honetan egon den sufrimendutik aparte bizi izan direla.
Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendariak Radio Euskadin adierazi du tamalgarria dela "Euskadiko selekzioa" izena aldatu izana eta izen hori ez onartzea. Gainera, "izen aldaketa horretan interes politikoak" nabarmendu direla ere esan du. Mutiloaren ustez euskal kirolariak "herri honetako jende askok bizi izan duen sufrimendutik at" bizi izan dira.
"Pena eman dit Euskadiko selekzio izena ez onartzeak, batik bat orain 30 urteko denbora zailak kontutan hartuta. Euskadi izena aldatzeak interes politikoak izan ditu. Euskal Autonomi Erkidegoko administrazio markoa gainditzea nahi izan du Euskal Herria birtual bat erakutsi nahian", adierazi du Mutiloak.
Selekzioaren ofizialtasunari buruz ere hitz egin du Mutiloak: "Oso zaila da Euskal Selekzioak ofizialtasuna lortzea Kirol Legearen 16.6 artikulua kontutan hartuta. Gainera, 28 sententzia jaso dira Euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan parte hartzearen aurka. Lehenengo legedia berrikusi eta aladaketak egin beharko lirateke eta gero zer gertatzen den ikusi".
Mutiloak argi uzten du Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Erkidegoko selekzioaren alde egiten duela dio eta Nafarroa eta Iparralde ez dira bertan sartzen.
"JENDE ASKOREN SOFRIKARIOA"
Patxi Mutiloaren ustez euskal jirolariak "herri honetako jende askok bizi izan duen sofrikariotik aparte" bizi izan dira. Kirol zuzendariak nahiago du "kirolari bakoitzaren gai pertsonalak direla pentsatu eta herritarrek eta bakoitzak jakingo du zer egiten duen".