Futbola
Lan-arloko epai-mahaiak
BBVA Liga: Urtarrilaren 2ko partidak jokatu egingo dira
Erredakzioa
Jardunaldia bertan behera uzteko erabakia hartzeko "aginpiderik ez duela" ebatzi du Audientzia Nazionaleko lan-arloko gelak.
Auzitegi Nazionaleko lan-arloko Epaimahaiak ez du erabakirik hartu&' || 'nbsp;Espainiako&' || 'nbsp;Futbolarien Elkarteak egindako eskaeraren inguruan, horretarako gaitasunik ez duelako eta beraz, urtarrilaren 2rako aurreikusita zeuden partidak jokatu egingo dira datorren igandean.
Gaur bertan jakitera eman duen erresoluzio batean, Auzitegiko gelak adierazi du gai hau administrazio-epaimahaiak epaitu beharko lukeela, egutegia Espainiako Futbol Federazioak onartu zuelako CSDren aginduz eta beraz, administrazio kontu bat dela uste duelako Auzitegi Nazionalak.
Erabaki honen ondorioz, heldu den urtarrilaren 2rako aurreikusita zeuden partida guztiak jokatu egingo dira. AFEk helegitea aurkeztuko balu ere, erabakia ez litzateke garaiz helduko, abenduaren 31 eta urtarrilaren 1 baliogabeko egunak baitira.