Futbola
Real Madril
Gonzalo Higuani ebakuntza egin behar diote
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Daukan hernia diskalak ez du hobera egin eta operazio-gelatik pasa beharko da. Oraindik ez dago ebakuntzaren data jarrita.
Real Madrileko jokalaria den Gonzalo Higuainek operazio-gelatik pasa beharko du orain hilabete batzutatik duen hernia diskalak ez baitu hobera egin. Aurrelariak proba batzuk pasa ditu bere herniak hobera egiten duen jakiteko eta ez du albiste onik jaso. Argentinako selekzioko medikua den Donato Villanik ahalik eta arinen operatzea aholkatu dio Higuaini.
Higuainek tratamendu kontserbadorearen aukera hartu zuen lesioa hobera joango zelakoan, baina ez da hala izan. Hernia gogorra du eta dutenetatik %20ak soilik egiten du hobera tratamendu kontserbadorearekin.
Operazioko data ez dago zehaztuta eta ikusi egin beharko da operazio ostean zein izango den Higuainek bajan emango duen epea.