Futbola
Arazo ekonomikoen ondorioak
Giroa ez da batere ona Hercules taldean
Erredakzioa
Ikusteke dago Royston Drenthe jokalariak eta Herculesek akordiorik lortzen duten baina auziak luze joko duela ematen du.
Hercules taldeak arazo ekonomikoak ditu eta hainbat jokalariri dirua zor die. Afera honetan asko entzun den izena Royston Drentherena da, izan ere, egunotan ez da entrenamenduetara joan, arazo ekonomikoa konpondu bitartean.
Atzo Herculeseko presidente Valentin Botellarekin bildu zen, baina gaur ez da gainerako taldekideekin aritu eta, beraz, auziak luze joko duela ematen du.
Ikusteke dago Holandako jokalariak eta Herculesek akordiorik lortzen duten baina, une honetan, giroa ez da batere ona Esteban Vigok zuzentzen duen taldean.