Itxi

Futbola

Lehen deialdia

Luis Enrique: 'Llorente selekzioaren dinamikan sartzen hastea nahi dugu'

eitb.eus

Espainiako futbol selekzioko hautatzaile berriak Diego Llorente sartu du bere lehen deialdian. Realeko jokalaria min hartuta dago, baina Luis Enriquek azaldu egin du zergatik sartu duen deialdian.

  • Luis Enrique. Argazkia: @SeFutbol

    Luis Enrique, Espainiako futbol selekzioko hautatzailea. Argazkia: @SeFutbol

Luis Enrique Martinez Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak ostiral honetan egin du kargua hartu duenetik lehen deialdia, eta zerrendako berritasunetako bat Diego Llorente Realeko jokalaria izan da. Llorente min hartuta dago, eta ebakuntza egin zioten peroneko haustura konpontzeko.

"Diego Llorenterena kasu berezia da, astelehenean operatu berri baitago. Denbora asko daramagu jokalaria jarraitzen, jokalari oso interesgarria da gaur egun, eta etorkizun handia du. Uste dugu ondo etorriko zaiola gurekin egotea selekzioaren dinamikan sartzen hasteko, hitzaldi guztiak entzuteko, eta sendatze-prozesurako", azaldu du Luis Enriquek.