Futbola
Mourinhok badu bere aurrelaria
Real Madrilek Adebayor fitxatu du
Erredakzioa
Manchester Cityko aurrealaria lagatu gisa helduko da hurrengo orduetan Madrilera, zuriek Van Nistelrooyen fitxaketa baztertu eta gero.
Emmanuel Adebayor jokalari zuria izango dae hurrengo orduetan Real Madrilek Manchester Cityrekin akordioa lortu baitu. Togoko jokalariaren atzetik ibili da Mourinhoren taldea azken egunetan, batez ere Van Nistelrooyren fitxaketa baztertu eta gero. Adebayor, lagatu gisa helduko da Real Madrilera denboraldia bukatu arte eta fitxatzeko aukera izango du 15 milioiren truke. Higuainen lesioarekin eta Benzemaren sasoi pattalarekin merengeek ‘9’ bat behar dute eta Hamburgok ezetza eman ondoren, Florentino Perezek Ingalaterrara begiratu du.