Itxi

Futbola

Deialdia

Venezuela, zortzi berritasunekin Euskal Selekzioaren aurkako partidarako

Erredakzioa

Venezuelako selekzioaren deialdiak berritasunak dira Roberto Rosales eta Mikel Villanueva. Bestalde, Darwin Machisen eta Sergio Cordovaren bajak ditu.

Venezuelako selekzioak zortzi berritasun izango ditu deialdian Euskal Selekzioaren aurka urriaren 12an Gasteizen jokatuko duen partidarako. 'Vinotinto'ak beste partida bat jokatuko du urriaren 16an Arabiar Emirerri Batuakeko selekzioaren aurka, Bartzelonan.

Rafael Dudamel hautatzaileak 23 jokalariz osatutako deialdia egin du, eta Roberto Rosales (Espanyol) eta Mikel Villanueva (Reus) dira berritasun nagusietako bi. Hala ere, Villanuevak min hartu du entrenamenduan eta baja da Euskal Selekzoaren aurkako norgehiagokarako. Aristoteles Romero, Arquimedes Figuera, Adalberto Peñaranda, Andres Ponce, Jhonder Cadiz eta Ronaldo Peña ere deialdian dira. Darwim Machis eta Sergio Cordova azken orduko bajak izan dira.

Ostiralekoa, Euskal Selekzioak eta Venezuelak elkarren aurka jokatuko duten hirugarren neurketa izango da. 2007ko ekainaren 20an San Kristobaleko Herri Berriko Kiroldegian jokatu zuten, eta 2010ko abenduaren 29an San Mamesen (Bilbo) neurtu zituzten indarrak.

Venezuelako selekzioaren deialdia:

Atezainak: Wuilker Fariñez (Millonarios F.C. / Kolonbia) eta Rafael Romo (Apoel Nicosia / Txipre).

Defentsak: Roberto Rosales (Espanyol / Espainia), Ronald Hernandez (Stabaek / Norvegia), Jhon Chancellor (Anzhi / Errusia), Wilker Angel (Akhmat Grozny / Errusia), Mikel Villanueva (Reus / Espainia), Yordan Osorio (Vitoria Guimaraes / Portugal), Luis Mago (Carabobo F.C.) eta Rolf Feltscher (L.A. Galaxy / MLS).

Erdilariak: Junior Moreno (D.C United / MLS), Tomas Rincon (Torino / Italia), Aristoteles Romero (Crotone / Italia), Arquimedes Figuera (Universitario / Peru), Jhon Murillo (C.D. Tondela / Portugal), Rómulo Otero (Al Wahda F.C. / Saudi Arabia), Jefferson Savarino (Real Salt Lake / MLS), Eduard Bello (Antofagasta / Txile) eta Adalberto Peñaranda (Watford / Ingalaterra).

Aurrelariak: Josef Martinez (Atlanta United / MLS), Andres Ponce (Anzhi / Errusia), Jhonder Cadiz (Vitoria Setubal / Portugal), Ronaldo Peña (Houston Dynamo / MLS).