Futbola
RAC-1en egindako adierazpenak
Jose Maria Garcia: 'Florentino Perez da Real Madrileko kantzerra'
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Kazetari beteranoak Kataluniako RAC-1 irratian hitz egin zuen Real Madrilen aktualitateaz. Valadno eta Perez jo zituen erruduntzat eta Iniestak Madrili ezetza zergatik eman zion ere argitzen du.
Jose Maria Garcia kazetari beteranoak Real Madrilen aktuliatateaz hitz egin zuen Kataluniako RAC-1 irratiko ''El Mon a Rac-1'' programan. Garciak Florentino Perez jotzen du Real Madrilen egoera txarraren erruduntzat Valdanorekin batera eta Iniestak Real Madrilen ez bukatzearen arrazoiak ere argitu zituen. Programa honetan kirolez gain beste gai batzuetaz ere hitz egin zuen, tabakoaren aurkako legeaz adibidez.
"Real Madrilek kantzerra du eta kantzer horrek Florentino Perez du izena", esan zuen Jose Maria Garciak. Erretiratuta dagoen kazetari honentzat Mourinhok ez du Real Madrilen egoera txarraren errurik. Florentino Perez eta Valdano omen dira errudunak kluba txarto kudeatzeagatik eta Mourinho kudeaketa txar horren biktima dela dio Garciak.
Jorge Valdanorentzat ere izan zituen hitzak Garciak: "Poeta dela uste du eta rapsoda besterik ez da, poetek sortzen dutena erabiltzen du", adierazi zuen ''Supergarcia'' programa zuzentzen zuen kazetariak. Saio hau liderra zen audientzietan.
Garciaren ustez Florentino Perez koldarra da bere lehen etapan Real Madriletik alde egin zuela gogoratzerakoan eta uste du aurten titulurik lortzen ez badu berriro alde egingo duela klubetik: "Itsasontzi bat hondoratzen denean arratoiak dira lehenak ateratzen".
Jose Maria Garciak argitu nahi izan zuen zergatik Andres Iniesta ez zen gaztetan Real Madrileko harrobian geratu: "Iniesta Real Madrileko zalea zen eta taldeak fitxatu egin nahi zuen gaztetan. Real Madrilek Montera kalean bilatu zion etxebizitza Iniestari. Bere amak kalean prostitutak eta trabestiak zeudela ikusita esan zuen; nire semea ez da hemen geratzen! Ondoren, Masia ikusi zutenean esan zuen; hemen geratuko da!. Real Madrilen ez du ezerk funtzionatzen", argitu zuen Jose Maria Garciak.