Itxi

Futbola

14. jardunaldia

Rayo-Eibar azaroaren 30ean jokatuko da; Levante-Athletic, abenduaren 3an

Erredakzioa

Hamalaugarren jardunaldiko Betis-Reala (12:00etan) eta Alaves-Sevilla (20:45ean), abenduaren 2an, igandean, jokatuko dira.

  • Levante-Athletic Club. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Levante-Athletic Club partidako irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligak ezagutzera eman ditu 14. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Azaroaren 30etik abenduaren 3a artean jokatuko da jardunaldia. Ostiralean, azaroaren 30ean, Rayo Vallecano-Eibar partidak (21:00etan) irekiko du jardunaldia. Astelehenean, abenduaren 3an, Levante-Athletic (21:00etan) neurketa jokatuko da.

Realaren eta Alavesen txanda abenduaren 2an, igandean, etorriko da. Betis-Reala, 12:00etan jokatuko da; Alaves-Sevilla neurketa, aldiz, 20:45ean.