Publizitatea
Itxi

2018/12/03

22:22

Futbola

Irabazlea

Luka Modricek irabazi du 2018ko Urrezko Baloia

Erredakzioa

Real Madrileko erdilari kroaziarrak irabazi du France Football aldizkariak ematen duen jokalari onenaren saria. Ada Hegerbergek irabazi du emakumezkoen Urrezko Baloia.

  • Luka Modric. Argazkia: EFE

    Luka Modric. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Luka Modricek irabazi du 2018ko Urrezko Baloia. 'France Football' aldizkariak ematen duen urteko jokalari onenaren sari ospetsua irabazi du Real Madril taldeko jokalari kroaziarrak.

Modricek Txapeldunen Liga irabazi zuen Real Madrilekin, bigarren izan zen Munduko Txapelketan Kroaziarekin eta txapelketako jokalari onenaren saria jaso zuen. FIFAk urteko jokalari onenari ematen dion The Best saria ere irabazi zuen. Bozketan, Cristiano Ronaldo (Juventus) eta Antoine Griezmann (Atletico Madril) geratu dira horren atzetik.

'France Football' aldizkariak lehen aldiz eman du emakumezkoen Urrezko Baloia, eta Ada Hegerberg hautatu dute. 21 urtez azpiko jokalari onenaren Kopa saria Kylian Mbappek (PSG) irabazi du.

2018ko Urrezko Baloiaren sailkapena:

1. Luka Modric (Real Madril)

2. Cristiano Ronaldo (Juventus)

3. Antoine Griezmann (Atletico Madril)

4. Kylian Mbappe (PSG)

5. Lionel Messi (Bartzelona)

6. Mohamed Salah (Liverpool)

7. Raphael Varane (Real Madril)

8. Eden Hazard (Chelsea)

9. Kevin de Bruyne (Manchester City)

10. Harry Kane (Tottenham)

11. N'Golo Kanté (Chelsea)

12.Neymar Junior (PSG)

13. Luis Suárez (Bartzelona)

14. Thibaut Courtois (Real Madril)

15. Paul Pogba (Manchester United)

16. Sergio Aguero (Manchester City)

17. Karim Benzema (Real Madril)

17. Gareth Bale (Real Madril)

19. Sergio Ramos (Real Madril)

19. Roberto Firmino (Liverpool)

19. Ivan Rakitic (Bartzelona)

22.  Marcelo (Real Madril)

22. Sadio Mane (Liverpool)

22. Edison Cavani (PSG)

25. Mario Mandzukic (Juventus)

25. Alisson Becker (Liverpool)

25. Jan Oblak (Atletico Madril)

28. Diego Godin (Atletico Madril)

29. Isco Alarcon (Real Madril)

29. Hugo Lloris (Tottenham)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;