Itxi

Futbola

Real Madril

Florentino Perez: 'Jose Mourinho munduko onena da'

Erredakzioa

Real Madrileko presidenteak argi utzi du entrenatzaile portugaldarra eta Jorge Valdano "beharrezkoak eta bateragarriak" direla.

Real Madrileko presidentea den Florentino Perezek argi utzi zuen Jose Mourinho entrenatzailea eta Jorge Valdano Kirol Zuzendaria "beharrezkoak eta bateragarriak" direla eta datorren denboraldian biek klub madrildarrean jarraituko dutela ere gaineratu zuen. Mourinhoren inguruan "munduko onena dela eta klubaren baloreekin bat egiten duela" ere adierazi zuen.

"Mourinho munduko entrenatzaile onena da eta horregatik fitxatu genuen. Real Madrilek onenak izan behar ditu postu bakoitzean; aulkian, bulegoetan, futbol zelaian...Valdano bere lanean ere onena da" baieztatu zuen Ser katean.

Valdanoren eta Mourinhoren arteko erlazioaz ere hitz egin zuen Florentinok: "Entrenatzaileak autonomia gehiago erreklamatu zuen eta eskubidea du hori egiteko. Gainera, Valdanori eta niri oso ondo iruditzen zaio. Mourinhok ez zuen eskatu Valdano taldearen hegazkinean ez joatea. Autonomia eskatu zuen jokalariak, aldagela kudeatzeko oso zaila baita hainbeste jokalari on dituzunean".

“Mourinhok ia dena ondo egiten du. Real Madrilen baloreekin identifikatzen da, espiritua, sakrifizioa, irabaztea eta esfortzua. Taldea oso ondo ezagutzen du eta badaki gure adn-a irabaztea dela. Identifikazio handia du”, gaineratu zuen.

Florentino Perezek argitu zuen Cristiano Ronaldoren eta Iker Casillaen artean egondako gaizki ulertu baten bitartekari lanak egin zituela: "Cristianoren eta Casillasen artean egon zen gaizki ulertua konpontzen lagundu nuen. Cristianok gaizki hartu zituen Sara Carbonerok esandako hitz batzuk, baina esan zuena zentzu onean esan zuen. Hamar segundotan guztia ulertu zuen eta konforme geratu zen. Bien arteko erlazioa guztiz normala da eta normaltasuna isladatzeko ere hitz egin zuten. Taldekideak dira eta erlazio bikaina dute".