Itxi

Futbola

12.000 kilometro bi egunetan

Cristiano Ronaldok New Yorkera bidaiatu zuen Irina Shaykekin egoteko

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Bi egun libre eman zizkioten eta 12.000 kilometroko bidaia egin zuen Real Madrileko jokalariak maiteminduen eguna bere neskalagunarekin pasatzeko. Eskontza eskaera ere egin omen zion.

Cristiano Ronaldo Real Madrileko jokalaria New Yorkera joan zen iragan astean bere neskalaguna den Irina Shaykekin maiteminduen eguna (Balentin deuna) pasatzeko.

Portugaldarrak bi egun libre zituen eta klubaren baimena ere bidaitzeko. Joan etorria kontutan hartuta 12. kilometro inguruko bidaia egin zuen eta prentsa arrosako komunikabideek diotenez eskontza eskaera egin zion Irina Shayki.

Bi egun horietatik egun erdi baino pixka bat gehiago bidaiatzen eman zuen Cristiano Ronaldok bere neskalagunarekin egun bat egoteko.