Futbola
2012ra arte
Guardiolak bere kontratu berritzea sinatu du
Erredakzioa
Gauzak horrela, teknikariak bere laugarren denboraldia beteko du FC Bartzelonaren aulkian.
Josep Guardiola FC Bartzelonako teknikariak bere kontratu berritzea sinatu du gaur klubeko bulegoetan. Teknikariak 2012ko ekainaren 30era arte jarraituko du Bartzelonan.
Guardiola Josep Maria Orobitz bere ordezkariarekin agertu da eta bertan Sandro Rosell presidenteak eta Andoni Zubizarreta kirol zuzendariak hartu dituzte. Taldea partida gehien zuzendu duen laugarren teknikaria da Guardiola Johan Cruyff, Jack Greenwell eta Frank Rijkaarden aurretik.
Horrela, bere laugarren denboraldia beteko du Santpedorrekoak Barçan. Dagoeneko zortzi titulu lortu ditu: liga 2, Espainiako Superkopa 2, Errege Kopa 1, Txapeldunen Liga 1, Europako Superkopa 1 eta kluben arteko munduko txapelketa 1.