Publizitatea
Itxi

2018/12/11

19:54

Futbola

Bideoarbitrajea

VARa hasiko dira erabiltzen Errege Kopan, final-zortzirenetatik aurrera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Halaber, Bigarren Mailan datorren denboralditik aurrera ekingo diote bideoarbitrajearen teknologia erabiltzeari.

  • Bideoarbitrajea (VAR)

    Bideoarbitrajea (VAR). Artxiboko argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) astearte honetan jakinarazi duenez, bideoarbitrajearen sistema (VAR) hasiko dira erabiltzen aurtengo Errege Kopan, final-zortzirenetako kanporaketetatik aurrera, hain zuzen ere. Aipatu kanporaketak ostegun honetan, abenduaren 13an, zozketatuko dira.

Horrez gain, Bigarren Mailari dagokionez, Federazioak gaineratu du datorren denboralditik aurrera (2019/2020) ekingo diola bideoarbitrajearen teknologia erabiltzeari maila horretan. Dena den, RFEFeren asmoa da Lehen Mailarako igoera faseko norgehiagoketan martxan jartzea aurten bertan.

Andreu Camps Federazioko idazkari nagusiaren esanetan, "erabaki horrek VARaren sendotzea dakar".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;