Futbola
Euskal Selekzioaren aurkaria
Estoniako selekzioa ezagutzen
Erredakzioa
Tarmo Rüütlik zuzendutako taldeak 2012ko Eurokoparako txartela lortzea du helburu eta Euskal Selekzioaren aurka indarrak neurtuko dituen bigarren aldia izango da.
Estonia 2012ko Eurokopako sailkatze fasean murgilduta dago, baina selekzio ezezaguna da gure artean. C multzoan dago Italia, Eslovenia, Ipar Irlanda, Serbia eta Feroe Irlekin batera.
Hain zuzen ere Italia eta Feroe Irlak izango ditu aurkari ekainaren 3an eta 7an eta Euskal Selekzioaren kontrako lagunartekoa hitzordu horiek prestatzeko erabilgarria izango du Tarmo Rüütlik zuzendutako selekzioak.
Estoniak eta Euskal selekzioak 1996. urtean jokatu zuten elkarren aurka, San Mamesen. Orduan Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito ziren hautatzaileak eta etxekoak 3-0 nagusitu ziren Cuco Ziganda, Iñigo Idiakez eta Genar Andrinua jokalarien golekin.