Futbola
Fitxaketa
Serantesek Leganes utzi eta Japoniako Avispa Fukuoka taldean jokatuko du
Erredakzioa
Barakaldoko atezainak kontratua eten du Leganesekin eta liga japoniarreko bigarren mailako Fukuoka taldearekin sinatu du kontratua.
-
Jon Ander Serantes. Argazkia: EFE
Jon Ander Serantes Barakaldoko atezainak kontratua eten du Leganesekin, eta etapa berri bati ekingo dio Japoniako bigarren mailako Avispa Fukuoka taldean. Serantesek kontratua zuen Madrileko taldearekin 2020. urteko ekainaren 30era arte.
"Klubak Serantesi eskertu nahi dio, 2014. urtetik gaur arte futbolari eta pertsona moduan eman digun guztia. Taldeak Lehen Mailara igoera lortzearen gakoetako bat izan zen. Lehen egunetik lan egin du gure taldearen alde, zaleen, taldekideen eta klubaren errespetua irabazi duelarik. Leganesek onena opatu nahi dio bere hurrengo erronka profesionalean", adierazi du Leganesek komunikatu baten bitartez.
Serantes jokalari oso maitatua izan da Leganeseko zaleen artean, oso garrantzitsua izan baitzen taldeak Lehen Mailara igotzea lortu zuenean. Santutxun hasi zuen bere ibilbidea, Barakaldon ere jokatu zuen, baita Bilbao Athleticen eta Lugon ere, Leganesek fitxatu aurretik 2014-2015 denboraldian. Madrileko taldearekin jokatu zuen lehen denboraldian 25 partida jokatu zituen, eta bigarren denboraldian titularra izan zen hasieratik amaieraraino, oso maila ona emanda. Batez ere, Oviedoren aurkako neurketa dute gogoan zaleek; denboraldi amaierako partida zen, Jon Anderrek penalti bat gelditu zuen, eta geldiketa erabakigarria izan zen taldeak Lehen Mailara igotzea lortzeko.
Leganes Lehen Mailan zela, atezain titularra zen Serantes, baina 2016ko azaroaren 26an belauneko lesioa izan zuen Espanyolen aurkako norgehiagokan eta ordutik, partida ofizial bakarra jokatu du Leganesekin, 2017-2018 denboraldian Betisen aurka, eta taldeak jada salbazioa lortuta zuenean. Lesionatu ostean, bere fitxa liberatzea ahalbidetu zuen, klubak beste atezain bat fitxatu ahal izateko, eta zaleek Serantesen ekimena txalotu zuten. Orain, Leganes uzten du bertan 81 neurketa ofizial jokatuta, Japoniako bigarren mailan aritzeko.
¿¿¿¿¿ ¿¿ CD¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿¿ https://t.co/ZRDjzAV4oS
— ¿¿¿¿¿¿ (@AvispaF) 30 de diciembre de 2018