Futbola
Bundesliga
Van Gaalek Bayern Munich utziko du denboraldia amaitzen denean
Erredakzioa
Holandarrak ez du talde alemaniarreko entrenatzaile izaten jarraituko datorren denboraldian. Bundesligan Bayernek daraman bolada txarrak eragin du erabakia.
Karlheinz Rummenigge Bayerneko entrenatzaileak baieztatu du erabaki hau komunikabideen galderarik onartu ez duen prentsaurreko baten.
"Taldearen kirol egoerak kezkatzen gaitu. Gogorarazten dizuet zortzi egunetan hiru partida galdu ditugula eta honek kolokan jartzen ditu denboraldi honetarako geneuzkan gutxieneko helburuak", adierazi zuen Rummeniggek.
Van Gaalek eta Bayern Municheko zuzendariek izandako batzar baten adostu zuten bi aldeek kontratua 2011eko ekainaren 30ean bertan behera uztea nahiz eta holandarrak beste urte beterako sinatuta zeukan.
Aurtengoa bigarren denboraldia du Van Gaalek Bayernen. Lehen denboraldian holandarrak Alemaniako Kopa eta Bundesliga irabazi zituen eta Bayern Txapeldunen Ligako finalean sartu zuen.