Futbola
Polemika
Dopinaren aurkako ezusteko kontrola egin dio UEFAk Bartzelonari
Erredakzioa
UEFAko ordezkari bi agertu dira talde katalanaren entrenamenduan eta kontrolak egin dizkiete hamar jokalariri.
Messi, Afellay, Xavi, Villa, Jeffren, Piqué, Pinto, Iniesta, Víctor Valdés eta Mascherano izan dira kontrola egitea egokitu zaien jokalariak.
Azterketak ohikoak dira. Orain dela aste batzuk, otsailaren 23an, hamar jokalarik beste ezusteko kontrol bat egin behar izan zuten.
Kasualitatez, kontrola Barçak Espainiako irrati-kate bati jarritako salaketaren aste berean izan da. Hedabideak talde katalanari bere futbolarien errendimendua hobetzeko asmoarekin dopina egitea leporatu zion.
Gerard Piquek ironiaz hartu du kontrola eta bere twiter kontuan mezu hau jarri du: "Gaur UEFAren dopinaren aurkako kontrola eduki dugu. A ze kasualitatea! Moc moc!"