Itxi

Futbola

Carabao Cup

Laporteren Manchester City, Ligako Kopako txapeldun

Erredakzioa

Cityk Carabao Cup txapelketako titulua eskuratu du, finala Keparen eta Azpilicuetaren Chelseari irabazita, penalti jaurtiketen txandan.

  • Hazard eta Laporte. Argazkia: EFE

    Hazard eta Laporte, Carabao Cupeko finalean. Argazkia: EFE

Manchester City da 2019ko Carabao Cupek (Ligako Kopa) txapelduna finala Chelseari irabazita, penalti jaurtiketen txandan. Aymeric Laporte Cityko jokalariak beste titulu bat eskuratu du. Kepa Arrizabalagak eta Cesar Azpilicueta jokatzen duten Chelsea, aldiz, txapeldunorde izan da.

Partida oso parekatua izan da, eta gol-aukera gutxikoa. Bi taldeetako bat ere ez da gai izan aurkariaren atea zulatzeko, eta norgehiagoka luzapenera joan da. Luzapenaren azken txanpan, Kepa Arrizabalaga atezaina izan da protagonistetako bat. Ondarroako atezainak min hartu du jokaldi baten, eta Sarri entrenatzaileak atezaina aldatzeko eskatu du. Hala ere, Kepak ondo dagoela esan dio behin eta berriro. Chelseako entrenatzaileak, ordea, aldaketa egin nahirik jarraitu du, baina Kepa Arrizabalagak ez du zelai uzti nahi izan, eta jokatzen jarraitu du, Sarriren haserrerako.

Titulua penalti jaurtiketen bitartez erabaki da. Jorginho Chelseako jokalariak lehen penalti jaurtiketa huts egin du. Kepak Agueron jaurtiketa ukitu du, baina ezin izan du gelditu. Ondoren, Kepa Arrizabalagak gelditu egin du Saneren jaurtiketa, baina David Luizek zutoinera bota du baloia, eta Sterlingek eman dio garaipena Manchester Cityri, bosgarren penaltia sartuta.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak