Futbola
Greziako Liga
Olympiacosek 38. titulua lortu du, bigarrena Valverderekin
Erredakzioa
Liga bukatzeko hiru jardunaldiren faltan eta AEKri 6-0 irabazita lortu dute txapelketa.
Iaz Panathinaikosek lortu zuen liga irabaztea eta aurten Olympiacosena da ohore hori. 2009an irabazi zuen Olympiacosek bere azken liga txapelketa eta hura ere Valverderen agindupean izan zen aurtengoa bezala.
Ernesto Valverdek beste titulu bat eman dio talde honi eta bertan bost espainiar daude jokatzen: Fuster, Urko Pardo, Raul Bravo, Albert Riera eta Moises Hurtado. Ezaguna den Ariel Ibagaza argentinarrak ere talde honetan jokatzen du.
27. jardunaldiko emaitzak:
Aris Salonica 3 - Panserraikos 1
Atromitos 2 - PAOK Salonica 2
Iraklis Salonica 1 - Panionios 1
Kavala 0 - Olympiakos Volos 1
Larissa 3 - Ergotelis 3
Olympiakos 6 - AEK Atenas 0
Panathinaikos 2 - Kerkyra 1
Xanthi Skoda 1 - Asteras Tripolis 0
Sailkapena:
.1. Olympiakos 67 puntu
.2. Panathinaikos 57
.3. AEK Athens 43
.4. PAOK Saloniki 41
.5. Olymp. Volou 41
.6. Kavala 38
.7. Aris Salonica 36
.8. Xanthi 35
.9. Iraklis 33
10. Ergotelis 33
11. Panionios 31
12. Atromitos 30
13. Kerkyra 30
14. Asteras Trípoli 28
15. Larisa 25
16. Panserraikos 20