Futbola
LaLiga
Celtak Cardoso kargugabetu du eta Fran Escriba izango da entrenatzaile berria
Erredakzioa
Eibarren aurka porrota jaso ostean, Vigoko taldeak Miguel Cardoso entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Klubak jakinarazidu, Fran Escribak zuzenduko duela taldea denboraldi amaierara arte.
-
Miguel Cardoso. Argazkia: EiTB
Celtak Miguel Cardoso entrenatzailea kargugabetu du igande honetan. Vigoko taldeko zuzendaritzak erabaki du portugaldarra kargutik kentzea, eta iragarri du Fran Escriba izango dela teknikari berria.
Escriba astelehenean aurkeztuko du Celtak, eta bere talde-teknikoaren iritsiko da. Talde galiziarrak denboraldi honetan izango duen hirugarren entrenatzailea da Fran Escriba, Antonio Mohameden eta Miguel Cardosoren ostean.
Getafe, Valentzia, eta Atletico Madril taldeetako bigarren entrenatzailea izandakoa da Fran Escriba. 2012an hartu zuen Elx zuzentzeko ardura, eta Lehen Mailara igotzea lortu zuen. Ondoren, Getafe eta Vila-real zuzendu zituen Lehen Mailan.
Celta Ligako sailkapeneko 17. postuan da 25 punturekin, jaitsiera postuetan dauden Vila-realek eta Rayo Vallecanok baino bi puntu gehiago bakarrik dituelarik. Azken hamaika partidetatik bakarra irabazi du Vigoko taldeak.