Futbola
Espanyol
David Lopezek agur esan dio denboraldiari
Erredakzioa
Espanyoleko jokalariak hautsita du ezker belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua, eta sei edo zortzi hilabete emango ditu jokatu gabe. Beraz, ez da Athleticen aurkako ostiraleko partidan egongo.
-
David Lopez Espanyoleko jokalaria, Betisen aurkako partida baten. Argazkia: EFE
Espanyoleko jokalaria den David Lopezek hautsita du eskuin belauneko aurrealdeko lotailu gurutzatua, eta agur esan dio 2018-2019 denboraldiari. Sei edo zortzi hilabete egongo da jokatu ezinda.
Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du ostiralean, eta argi dago David Lopez ez dea San Mamesen egongo. Gainera, Sergi Darderrek eta Borja Iglesiasek ere ezingo dute jokatu ostiralean, partida bateko zigorra bete beharko baitute. David Lopezi asteazkenean egingo dio ebakuntza Ramon Cugat doktoreak.