Futbola
Entrenatzaile aldaketa
Joaquin Caparrosek Sevilla zuzenduko du berriro, Pablo Machin kargugabetu ostean
Agentziak | Erredakzioa
Utrerako entrenatzaileak denboraldia amaitu arte zuzenduko du taldea. Iaz ere, denboraldiko azken txanpan entrenatzaile lanetan aritu zen, Montella italiarra bota ostean.
-
Joaquin Caparros, bere aurkezpenean, Argazkia: Efe.
Joaquin Caparros orain arte Sevillako kirol zuzendaria izandakoak beteko du Pablo Machin entrenatzailearen lekua. Machin kargutik kentzeko erabakia hartu du klubak, emaitza kaskarren ondorioz.
Horrela, Caparros izango da datorren igandean, Espanyolen etxean, Sevillaren eserlekuan eseriko dena.
"Sevillak Pablo Machin lehen taldeko entrenatzailea kargutik kentzeko erabakia hartu du ostiral honetan, taldeak azken asteetan lortutako emaitza txarren ondorioz", iragarri du klubak adierazpen publiko batean. Ondoren, Machinen lekua Caparrosek beteko duela gaienratu dute.
Iaz ere, Caparrosek taldearen ardura hartu zuen denboraldiaren amaieran Vincenzo Montella italiarra kargutik kendu ostean. Oraingoan ere, Sevilla denboraldia amaitu arte zuzenduko du. 11 jardunaldi geratzen dira horretarako.