Futbola
3 delitu leporatzen dizkiote
Ruiz-Mateosek gaixorik dela dio Rayo Vallecano kasuan ez deklaratzeko
Erredakzioa
Auzitegia Ogasun Publikoaren aurka egindako delituak, faltsukeria dokumentala eta ondasunak ostentzea ari da aztertzen.
Nueva Rumasako aitalelehena den Jose Maria Ruiz-Mateosek gaixorik dagoela argudiatu du gaur Madrilgo Instrukzioko 45 zenbakiko Epaitegira deklaratzen ez joateko. Hiru delitu fiskal leporatzen dizkiote.
Bere semeetako bat, Javier Ruiz-Mateos Rivero, ere deituta egon da, baina epaitegian egon diren lege-aholkulariek ez dute ziurtatu azalduko den ala ez.
Auzitegia honako delituak aztertzen ari da Rayo Vallecano kasuan: Ogasun Publikoaren aurka egindako delituak, faltsukeria dokumentala eta ondasunak ostentzea.