Itxi

Futbola

Txapeldunak

Bartzelona, Ligako txapeldun

eitb.eus

Barçak garaipena lortu du Levanteren aurka (1-0) Camp Noun, eta Ligako titulua eskuratu du, oraindik hiru jardunaldi falta diren arren txapelketa bukatzeko.

  • Bartzelona. Argazkia: EFE

    Barçako jokalariak Messik Levanteri sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelona da 2018-2019 Ligako txapelduna, larunbat honetan Levanteri 1-0 irabazi ostean, Camp Noun. Txapelketa amaitzeko hiru jardunaldi falta direla eskuratu du titulua Barçak.

Uste baino gehiago kosta zaio garaipena lortzea Bartzelonari. Lionel Messik ez du hasieratik jokatu, baina bigarren zatian zelairatu da, eta berak sartu du partidako gol bakarra.

Kataluniako taldeak, klubaren historiako Ligako 26. titulua lortu du. Gainera, titulu gehiago bildu ditzake denboraldi honetan, Errege Kopako finala jokatuko baitu Valentziaren aurka, eta Txapeldunen Ligako finalerdietan baitago, Liverpool aurkari izango duelarik.