Itxi

Futbola

Gehiago espero dira

Hainbat futbolari atxilotu dituzte apustuetan iruzur egitea leporatuta

Agencias | Redacción

Atxilotuen artean Raul Bravo Real Madrileko jokalari ohia eta Agustin Lasaosa Huescako presidentea daude. Talde kriminal bat osatzea leporatzen zaie. Huesca-Nastic partida, ikerketaren abiapuntua.

  • Iruzurrak futbolean

    Iruzurrak futbolean

Polizia Nazionalak, ustez 1. Mailan eta 2. Mailan partiden emaitzak adosteagatik eta futbol apustuetan iruzur egiteagatik, hainbat futbolari atxilotu ditu gaur goizean.

Sociedad Deportiva Huesca taldearen egoitzan izan da Polizia ere goizeko lehen orduetan eta 1. eta 2. Mailako beste klubetako bulegoak arakatzea espero da ere.

Atxilotuen artean dira Raul Bravo Real Madrileko jokalari ohia, Borja Fernandez Valladolideko jokalaria, Samuel Saiz Getafeko jokalaria, Iñigo Lopez Montaña Deportivoko jokalari eta Huescako jokalari ohia. Talde kriminal bat osatzea leporatzen zaie.

Agustin Lasaosa Huescako presidentea eta Juan Carlos Galindo Lanuza, klubeko zerbitzu medikuen burua, atxilotuak izan dira ere.

Poliziako iturriek atxiloketa gehiago egongo direla iragarri dute, bai futbolari eta bai klubetako langile eta goi-mailako burukideak tartean, beraz, Polizia operazioak irekita jarraitzen du.