Itxi

Futbola

Igoera

Granadak Lehen Mailara igotzea lortu du

Erredakzioa

Andaluziako taldeak bana (1-1) berdindu zuen Mallorcaren aurka, eta Albacetek Malagaren kontra jasotako porrota (1-2) baliatu zuen igoera lortzeko.

  • Granada. Argazkia: EFE

    Granadako jokalariak, igoera ospatzen Mallorcaren zelaian. Argazkia: EFE

Granadak Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian, asteartean igoera matematikoki bermatu ostean. Bana (1-1) berdindu zuen Mallorcaren aurka, eta Albacetek galdu egin zuenez Malagaren kontra (1-2), Andaluziako taldeak mailaz igotzea lortu zuen.

Andaluziako taldeak igoera erdietsi du, Bigarren Mailako azken-aurreko jardunaldian, eta Osasunarekin batera egongo da Santander Ligan 2019-2020 denboraldian. Granadak ez du ezer izango jokoan azken jardunaldian, Osasuna Bigarren Mailako txapelduna baita, matematikoki.

Bestalde, Malaga, Albacete eta Mallorca sailkatuta daude igoera play-offa jokatzeko. Deportivok (62 puntu), Cadizek (61 puntu) eta Oviedok (60 puntu) igoera fasea jokatzeko txartel bat izango dute jokoan azken jardunaldian.