Itxi

Futbola

Munduko Kopa 2019

Buchananen burukadak garaipena eman dio Kanadari (1-0)

Erredakzioa

Kadeisha Buchananen burukadak garaipena eman dio Kanadako selekzioari, Kamerunen aurkako partidan. Horrenbestez, Kanada E multzoko liderra da.

  • Kanadari garaipena eman zion Buchananen burukada. Argazkia: EFE

    Kanadari garaipena eman zion Buchananen burukada. Argazkia: EFE

Kanadak hiru puntuak lortu zituen Kamerunen aurkako partidan, Kadeisha Buchananek burukada baten bitartez lortutako golaren ondorioz (1-0). Asteartean, Zeelanda Berriko eta Herbehereetako selekzioen arteko E multzoko beste partida jokatuko da.

Kanadarrek merezimendu osoz irabazi zioten Kameruni. Izan ere, talde afrikarrak joko zuzenari ekin zion hasiera-hasieratik, baina ez zuen emaitza positiborik lortu.

Lehenengo zatia amaitzear zegoela, Kadeisha Buchanan atzelariak markagailua mugitu zuen, burukada baten bitartez gola eginda. Azkenean, gol horrek garaipena eman zion Kanadako selekzioari (1-0).

Horrenbestez, Kanadak lehenengo hiru puntuak lortu ditu eta E multzoko liderra da; izan ere, multzo bereko beste partida jokatu gabe dago oraindik. Asteartean jokatuko da Zeelanda Berriko eta Herbehereetako selekzioen arteko partida.

Fitxa teknikoa

1 - Kanada: Labbe; Lawrence, Buchanan, Zadorsky, Chapman; Prince (Rose, 75. min), Scott, Schmidt, Beckie; Sinclair eta Fleming.

0 - Kamerun: Ngo; Leuko, Johnson, Manie, Awona, Meffometou; Onguene, Yango (Meyong, 82. min), Feudjio, Nchout (Akaba, 67. min); eta Ndoumbouk (Enganamouit, 68. min).

Golak: 1-0, 45. min: Buchanan.

Epailea: Ri Hyang-Ok.