Itxi

Futbola

Munduko Txapelketa

Alemaniak final-laurdenetarako txartela lortu du

Erredakzioa

Selekzio alemaniarrak 3-0eko emaitzarekin irabazi dio Nigeriari final-zortzirenetan, eta aurrera egin du Frantziako Munduko Txapelketan.

  • Alemania. Argazkia: EFE

    Alemaniako jokalariak, Nigeriari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Alemaniak 3-0eko emaitzarekin irabazi dio Nigeriari 2019ko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan, eta final-laurdenetarako txartela lortu du. Titulua irabazteko faboritoetako bat da Alemania, eta aurrera darrai.

Partidako lehen gola Poppek sartu du 20. minutuan, eta Dabritzek egin du 2-0ekoa penaltiz, 27. minutuan. Bigarren zatiaren amaieran, 83. minutuan, Schülerrek 3-0ekoa sartu du.

Fitxa teknikoa:

3.- Alemania: Schult, Gwinn, Doorsoun, Hegering, Schweers (Simon, 46. min); Huth, Leupolz (Buhl, 46. min), Magull (Oberdorf, 69. min), Daebritz; Popp, Schüller.

0.- Nigeria: Nnadozie; Okeke, Ebi, Nwabuoku (Ajibade, 46. min), Ohale; Ordega, Ayinde, Okobi, Kanu (Ogebe, 84. min); Ihezuo (Uchendu, 75. min) eta Oparanozie.

Golak: 1-0, 20. min: Popp; 2-0, 27. min: Dabritz, penaltiz; 3-0, 83. min: Schüller.

Epailea: Yoshimini Yamashita (Japonia). Txartel horiak atera dizkie Popp (32. min), Huth (57. min), Nwabuoku (26. min), Oparanozie (61. min) eta Ajibade (75. min) jokalariei.