Futbola
Finala, uztailaren 7an
Ingalaterra–AEB eta Holanda–Suedia, finalerdiak
Agentziak | Erredakzioa
Suedia izan da finalerdietarako azken txartela lortu duen selekzioa, Alemaniaren aurka ezustekoa eman ostean (2-1).
-
Suediako jokalariak, finalerdietarako sailkapena ospatzen. Argazkia: Efe.
Frantziako Munduko Txapelketak finalerdietako kanporaketak zehaztuta dauzka dagoeneko, final-laurdenetako partidak amaituta.
Ingalaterra–AEB (uztailak 2, 21:00etan)
Holanda–Suedia (uztailak 3, 21:00etan)
Finala uztailaren 7an, igandean, jokatuko da 17:00etan, eta hirugarren eta laugarren postuetarako partida, berriz, egun bat lehenago, uztailaren 6an, larunbata.