Itxi

Futbola

Mugimendu asko

Azken fitxaketak

Erredakzioa

1. Mailako taldeek 2019/2020 denboraldirako fitxaketak egiten jarraitzen dute. Hemen utzitako eta fitxatutako jokalarien zerrenda.

  • Sarabiak Mbapperekin jokatuko du PSGn

    Sarabiak Mbapperekin jokatuko du PSGn

Azken fitxaketak

Espanyolek ofizial egin du Jonathan Calleri fitxatu duela

Bartzelonako jokalaria Philippe Coutinhok Bayern taldean jokatuko du utzita, urte bat, 5,5 milioi euroren truke.

Manchester Unitedek Harry Maguire atzelaria fitxatu du. Taldeak 90 milioi euro ordaindu du eta jokalariak hurrengo 6 denboraldiak jokatuko ditu Manchesterren.

Bartzelonak ofizial egin du Junior Firporen fitxaketa, Betisen jokalaria.

Sao Paulok Dani Alves fitxatu du, 36 urte eta 41 garaikur dituen Bartzelona eta PSGko jokalari ohia. Hiru urteko kontratua izango du.

PSGk Issidra Gueye senegaldarraren fitxaketa ofizial egin du. Frantziako taldeak 32 milioi euro ordainduko dio Evertoni eta jokalariak 4 urteko kontratua izango du.

Thomas Vermaelenek, Bartzelonan jokatu duen jokalariak, Vissel Koben jokatuko du Andres Iniestarekin batera.

Joao Mirandak, Atletico Madrileko jokalari ohiak, Inter taldea utzi eta Jiangsu Suning taldearekin sinatu du.

Dani Ceballosek Arsenalen jokatuko du utzita.

Nemanja Gudelj, Guangzhou ETko jokalari ohiak, Sevillan jokatuko du. Serbiarrak 2023ra arteko kontratua sinatu du.

Nabil Fekir jokalari frantziarrak Betisen jokatuko du 2023ra arte

Atletico Madrilek Kieran Trippierren fitxaketa ofizial egin du. 2018/19 denboraldian, Ingalaterrako Tottenham Hotspurren jokatu du.

Juventusek Matthiks De Ligt fitxatu du, 85,5 milioi euroren truke. 2024ra arteko kontratu izango du.

Atletico Madrilek Mario Hermoso fitxatu du. Espanyolek 25 milioi euro jas¡oko omen ditu.

Dani Ojedak, utzita, Albaceten jokatuko du, Leganesek iragarri den bezala.

Sevillak Portoko Oliver Torres fitxatu du, bost denboraldirako.

Griezmann, Neto eta De Jong, Bartzelonaren entrenamenduan izan dira jada,

Vila-realek Alberto Moreno hegaleko defentsa fitxatu du. Liverpool taldetik iritsi da.

Enric Gallego Getafeko jokalari berria da. Madrileko klubak 6 milioi euro ordaindu ditu Huescatik datorren aurrelaria erosteko.

Espanyolek Ander Iturraspe fitxatu du. Athleticeko jokalari ohia libre iritsi da, eta denboraldi baterako kontratua sinatu du, beste batez luzatzeko aukerarekin.

Realak ofizial egin du Martin Odegaardek talde txuri-urdinean jokatu duela 2019-2020 denboraldian, Real Madrilek utzita.

Sergio Reguilonek Real Madrilek utzita jokatuko du Sevilla taldean.

Ander Herrera PSG taldeko jokalaria da jada. Lau denboraldirako kontratua sinatu du, bosgarren batera handitzeko aukerarekin.Libre heldu da Manchester Unitedekin kontratua amaitu ostean,

Atletico Madrilek Joao Felix fitxatu du, Benficari 126 milioi euro ordainduta. Klub koltxoneroaren historiako fitxaketa garestiena da aurrelari portugaldarrarena. Zazpi denboraldirako kontratua sinatu du.

Manchester Cityk Rodrigo fitxatu du, Atletico Madriletik. Ingalaterrako taldeak 70 milioi euro ordaindu ditu erdilari espainiarra fitxatzeko.

Hector Herrera Atletico Madrileko jokalaria da jada. Erdilari mexikarra libre iritsi da Madrileko taldera, Portorekin kontratua amaitu ostean.

Paris Saint Germaintek Sevillako Pablo Sarabia erdilaria fitxatu du. Lau denboraldi jokatuko ditu Pariseko taldean.

Turineko Juventusek Adrien Rabiot frantziarra fitxatu du, PSG taldean zazpi denboraldi egon eta gero.

Sevillan laugarren jokalari batek indartuko du taldea: PSV Eindhoveneko Luuk de Jong aurrelaria, Sarabiaren ordezkoa izango da.

Nigeriako Emmanuel Apehek Celtan ez duela jarraituko iragarri berri du.

Kolonbiako Neyder Lozanok Granada CF taldean jokatuko du. Defentsa da eta Elxen aritu da azken urtean.

Atletico Madrileko Gelson Martins Frantzia aldera doa, Monakon jokatuko du.

Eibarrek astelehen honetan jakitera eman duenez, Esteban Burgos defentsa fitxatu du hurrengo hiru denboraldietarako.

Athletic Club Jokin Ezkietarekin akordio batera heldu da 2023ko ekaina arte talde zuri-gorrian jokatzeko eta etete klausula 45 milioi eurokoa da.

Alavesek astelehen honetan baieztatu duenez, Luis Rioja erdilaria fitxatu du datozen lau denboraldietarako.

Mateo Kovacicek Chelsean jokatuko du. Real Madril utzi eta Londres aldera doa urtebete bertan utzita jokatu eta gero.