Itxi

Futbola

Ofiziala

Bigarren B Mailako hamaika euskal taldeak II Multzoan lehiatuko dira

A.B.

Ofiziala da jada 2019-2020 denboraldirako Bigarren B Mailako multzoen egitura. Euskal Herriko taldeek, Errioxakoek eta Gaztela eta Leongoek osatuko dute bigarren multzoa.

  • Athletic B eta Reala B. Argazkia: EiTB

    2018-2019 denboraldiko Bilbao Athleticen eta Sanseren arteko derbiko irudia. Argazkia: EiTB

Ofiziala da jada Bigarren B Mailako multzoen egitura 2019-2020 denboraldirako. Euskal Herriko taldeak II Multzoan lehiatuko dira, Errioxako eta Gaztela eta Leongo taldeekin batera.

Guztira, Euskal Herriko hamaika talde egongo dira brontzezko mailako bigarren multzoan: Barakaldo, Athletic B, Leioa, Arenas, Amorebieta, Reala B, Real Union, Alaves B, Osasuna B, Izarra eta Tudelano.

Bigarren multzo horretan, Errioxako hiru talde egongo dira (Haro, UD Logroñes eta Calahorra), Gaztela eta Leongo beste sei talderekin batera (Cultural Leonesa, Guijuelo, Unionistas Salamanca, Salmantino, Burgos eta Valladolid B).

2019-2020 denboraldiko II Multzoan jokatuko duten 20 taldeak:

Barakaldo

Athletic B

Leioa

Arenas

Amorebieta

Reala B

Real Union

Alaves B

Osasuna B

Izarra

Tudelano

Haro

UD Logroñes

Calahorra

Cultural Leonesa

Guijuelo

Unionistas Salamanca

Salmantino

Burgos

Valladolid B