Itxi

3. Maila

Zozketa, gaur 17:00etan

Hirugarren Maila: Mutilvera, azkena play-offetara sailkatzen

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Amorebieta eta Tudelano dira 4. eta XV. multzoetako loderrak eta kanporaketa bat irabaztearekin nahikoa dute igotzeko. Laudio, Sestao, Cultural, Izarra, Egues eta Mutilvera taldeek ere igoeraren bila.

Bukatu dira Hirugarren Mailako IV. eta XV. multzoetako liga erregularrak eta jada badakigu zein taldek jokatu dituzten Bigarren B Mailarako igoera play-offak.

IV. multzoan Amorebieta izan da liderra eta kanporaketa bat irabaztearekin (beste multzoen bateko txapeldunen baten aurka) nahikoa dute Bigarren B Mailara igotzeko. Laudiok (bigarren), Sestaok (hirugarren) eta Cultural Durangok (laugarren) bide luzeagoa dute igoera eskuratzeko. Hiru kanporaketa irabazi beharko dituzte. Iragan asteburuan burututako azken jardunaldian Santurtzik maila galdu zuen. Bizkaitarrekin batera Amurrio eta Aurrera Vitoria ere jaitsi dira.

XV. multzoan Tudelanok aspalditik ziurtatuta eduki du lehen postua eta beste multzoetako txapeldunen baten aurkako kanporaketa irabazten badu Bigarren B Mailako taldea izango da. Izarra (bigarren), Egues (hirugarren) eta Mutilvera (laugarren) saiatuko dira igoera lortzen hiru kanporaketa irabazita. Mutilverak azken jardunaldian garaipena lortu eta laugarren postua mantendu zuen. Maila galdu dute: Lagun Artea, River Ega eta Peña Azagresa taldeek.

Amorebietaren aurkariak izan daitezkeen taldeak:

CERCEDA
MARINO LUANCO
NOJA
LLAGOSTERA
VALENCIA MESTALLA
ALCOBENDAS SPORT
BURGOS
COMARCA NIJAR
B. LINENSE
MANACOR
LANZAROTE
COSTA CALIDA
VILLANOVENSE
TUDELANO
NAXARA
ANDORRA
TOLEDO

Tudelanoren aurkariak izan daitezkeen taldeak:

CERCEDA
MARINO LUANCO
NOJA

AMOREBIETA
LLAGOSTERA
VALENCIA MESTALLA
ALCOBENDAS SPORT
BURGOS
COMARCA NIJAR
B. LINENSE
MANACOR
LANZAROTE
COSTA CALIDA
VILLANOVENSE
NAXARA
ANDORRA
TOLEDO