Itxi

Futbola

Finala, Dublinen

Oporto, Europa Leagueko txapeldun berria

Erredakzioa

Villas-Boasen mutilek 1-0 gainditu dute Sporting Braga, Falcaok 44. minutuan lortutako golari esker. Zuri-urdinak nagusi izan dira zelaian eta garaipen erraza lortu dute.

Sporting Braga erraz gainditu du Oportok Dublin Arena estadioko finalean. Zuri-urdinek 1-0 irabazi dute eta Europa Leagueko txapeldun berriak bilakatu dira. Oportoren gola, Falcaok lortu du 44. minutuan eta 17 golekin, txapelketako goleatzailerik onena izendatua izan da.

Villas-Boasen taldeak nagusitasun argia erakutsi du berdegunean. Bragakoek ezusteko handia eman dute txapelketan, finalera helduta, baina Dublinen zuri-urdinek euren indarra eta kalitatea erakutsi dute.

Norgehiagoka osoan, naloiaren kontrola Oportok izan du eta Sporting Braga atzean sartu da kontraerasoak bilatu nahian. Hala ere, Falcaok lehen zatiko 44. minutuan azken 1-0ekoa jarri du markagailuan, zuri-gorrien hutsegite larri baten ostean.

Fitxa teknikoa:

1 - Oporto: Helton; Sapunaru, Rolando, Otamendi, Alvaro Pereira; Freddy Guarin (Belluschi, 72. minutuan), Fernando, Joao Moutinho; Falcao, Hulk eta Varela (James Rodriguez, 79. minutuan).

0 - Sporting Braga: Artur Moraes; Miguel Garcia, Paulao, Alberto Rodriguez (Kaka, 46. minutuan), Silvio; Vandinho, Custodio, Paulo Cesar, Hugo Viana (Mossoro, 46. minutuan); Alan Osorio eta Lima (Meyong, 65. minutuan).

Gola: 1-0, 44. minutuan Falcao.