Itxi

Futbola

20:45ean

Estonia-Euskal Selekzioa, asteazken honetan Tallinnen

A.B.

Erredakzioa

Partida honetan debuta egingo du Javier Iruretak hautatzaile moduan. Ekiza eta Elustostondo sartu dira deialdian Amorebietaren eta Aranbururen ordez. Jarraitu zuzenean ETB-1en eta eitb.com (20:45).

Euskal Selekzioak berriro partida bat jokatuko du Iberiar Penintsulatik kanpo. Asteazkenean izango da Hitzordua Tallinen Estoniaren aurka. Norgehiagoka 20:45ean hasiko da eta zuzenean jarraitu ahalko da eitb.com-en.

Iberiar Penintsulatik kanpo jokatzen duen hirugarren aldia izango da Euskal Selekzioarentzat. Espainiako Gerra Zibileko garaian Kuban jokatu zuen eta 0-6 irabazi zuen. 2009ko ekainaren 20an Venezuelan jokatu zuen bertako selekzioaren aurka eta 3-4 irabazi zuen Euskal Selekzioak. Asteazken honetan Estoniako hiriburuan, Tallinnen jokatuko du Estoniaren aurka.

Javier Iruretak debuta egingo du hautatzaile moduan. Bestalde, Euskal Selekzioaren deialdian aldaketa bi izan da. Borja Ekiza sartu da Amorebietaren ordez eta Elustondok ordezkatuko du min hartuta dagoen Aranburu.

Euskal&' || 'nbsp;Selekzioaren deialdia:

ATHLETIC CLUB

Igor Gabilondo (10)
Borja Ekiza
Gorka Iraizoz (4)
Mikel San Jose (-)
Carlos Gurpegi (4)
Gaizka Toquero (1)
Andoni Iraola (5)
Ander Iturraspe (-)

OSASUNA

Oier Sanjurjo (1)
Asier Riesgo (6)
Kike Sola (-)

REAL SOCIEDAD

Gorka Elustondo
Xabi Prieto (6)
Jon Ansotegi (1)
David Zurutuza (1)
Markel Bergara (-)

VALENCIA CF

Aritz Aduriz (4)

SS LAZIO

Javier Garrido (3)