Itxi

Futbola

DESADOSTASUNAK

Valentziak Marcelino kaleratu eta Celades fitxatu du haren ordez

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Entrenatzaile katalanak 2021eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du.

  • Albert Celades

    Albert Celades. Argazkia: EFE

Valentzia taldeak Marcelino Garcia asturiarra entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du, Santander Ligako laugarren jardunaldian Bartzelonaren aurkako neurketa jokatu baino hiru egun lehenago.

Marcelinok utzi duen hutsunea betetzeko, Albert Celades kataluniarra fitxatu du Levanteko taldeak. Celadesek 2021eko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du Valentziarekin.

Klubak ez du azaldu zein izan diren Marcelino kaleratzeko arrazoiak (2020ko ekainera arte zeukan kontratua); alabaina, itxura guztien arabera, Peter Lim taldeko jabearekin izandako tirabirak egon daitezke erabaki horren atzean.

Valentziako taldea Santander Ligako goiko postuetara itzuli zen Marcelinorekin, eta Errege Kopa lortu zuen aurreko denboraldian, finalean Bartzelona menderatuta.