Futbola
Bere urtebetetze egunean
Oscar de Paula futboletik erretiratu da 36 urterekin
Erredakzioa
Ezker belauneko lesio batek bultzatu du durangarra kirol honetatik erretiratzera. 21 denboraldi eman ditu futbol profesionalean.
Ezker belaunean duen lesioak bultzatu du Oscar de Paula futbol profesionaletik erretiratzera. 21 denboraldi eman ditu maila profesionalean eta Badajoz, Reala, Cadiz eta Ponferradina taldeetatik pasa da.
"Gaur 36 urte betetzen ditut eta futboletik erretiratzen naiz. Ez da ilusio faltagatik, ezta indarrik ez dudalako. Ezker belaunean dudan lesioa da erruduna, lesio ikustezina deitzen zaien horietakoa da. Oso gaizki pasa dut lesioa dela eta", jakitera eman du De Paulak komunikabideen aurrean.