Itxi

Futbola

Eurokopa 2020

Iñigo Martinez, Oyarzabal eta Kepa, Robert Morenoren deialdian

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako selekzioarekin Norvegiaren eta Suediaren kontra jokatzeko deitu ditu hautatzaile espainolak.

  • Kepa Arrizabalaga. EFE

    Kepa Arrizabalaga. EFE

Iñigo Martinez (Athletic), Mikel Oyarzabal (Reala) eta Kepa Arrizabalaga (Chelsea) jokalariak deitu ditu Robert Moreno Espainiako selekzioaren hautatzaileak.

Norvegiaren eta Suediaren kontra jokatu behar du Espainiak 2020ko Eurokoparako sailkatzeko ligaxkan.

Morenok zazpi jokalari berri deitu ditu bi partida hauek jokatzeko, tartean, Athletic taldeko Iñigo Martinez.

Deialdia

Atezainak: Kepa Arrizabalaga (Chelsea/ING), David de Gea (Manchester United/ING) eta Pau Lopez (Erroma/ITA).

Defentsak: Iñigo Martinez (Athletic), Diego Llorente (Reala), Sergio Ramos, Dani Carvajal (Real Madril), Jesus Navas, Sergio Reguilon (Sevilla), Raul Albiol, Pau Torres (Vila-real) eta Bernat (PSG/FRA).

Erdilariak: Sergio Busquets (Bartzelona), Rodri Hernandez (Manchester City/ING), Dani Ceballos (Arsenal/ING), Thiago Alcaántara (Bayern Munich/GER), Saul Ñiguez (Atletico), Fabian Ruiz (Napoles/ITA), Santi Cazorla (Vila-real) eta Luis Alberto (Lazio/ITA).

Aurrelariak: Mikel Oyarzabal (Reala), Rodrigo Moreno (Valentzia), Pablo Sarabia (PSG/FRA) eta Gerard Moreno (Vila-real).