Itxi

Futbola

Adiskidantzazko partida

AEB-Espainia, (0-4): Munduko txapeldunen garaipen erosoa Bostonen

A.B.

Erredakzioa

Vicente Del Bosquek zuzentzen duen taldeak joko onarekin eta golekin irabazi dute. Cazorlak bi gol sartu ditu eta Negredok eta Torresek, bana.

Espainiako futbol selekzioak 0-4 irabazi zion Amerikako Estatu Batuetako selekzioari Bostonen jokatu zuten lagunarteko partida.

Espainia jaun eta jabe izan zen norgehiagokan. Cazorlak 27. minutuan 0-1ekoa sartu zuen eta bost minutu beranduago Negredok 0-2koa igo zuen markagailura. Atsedenaldira iritsi orduko Espainiak 0-3koa sartu zuen Cazorla izan zelarik golegile.

Bigarren zatian Espainiak ez zuen arazorik izan baloiaren jabetza mantentzeko eta Fernando Torresen gol batekin 0-4ko emaitzarekin lortu zuten garaipena.

Fitxa teknikoa:

.0. AEB: Howard; Spector, Lichag, Onyewu (Goodson. min. 46), Ream; Rogers (Dempsey, min. 46), Jones (Bradley,min. 46), Kjlestan, Maurice Edu (Cherundolo, min. 46); Agudelo (Bedoya, min. 65) eta Altidore (Wondolowvski, min. 46).

.4. Espainia: Reina (Iker Casillas, min. 76); Sergio Ramos (Capdevila, min. 65), Pique, Albiol, Arbeloa; Xabi Alonso, Busquets (Bruno, min. 46), Cazorla; Silva (Borja Valero, min. 65), Villa(Iniesta, min. 46) eta Negredo (Fernando Torres, min. 46).

Golak: 0-1. Min. 27. Cazorla. 0-2. Min. 32. Negredo. 0-3. Min. 41. Cazorla. 0-4. Min. 73. Fernando Torres.

Epailea: Roberto Silvera (Uruguay).