Futbola
Santander Liga
Pellegrinok ez du Leganes zuzentzen jarraituko, dimisioa aurkeztu ostean
Erredakzioa
Leganesek jakinarazi duenez, Mauricio Pellegrinok ez du entrenatzaile karguan jarraituko, eta bigarren taldeko teknikaria izan den Luis Cembranosek zuzenduko ditu lehen taldearen hurrengo lan-saioak.
-
Mauricio Pellegrino. Argazkia: EFE
Mauricio Pellegrinok ez du Leganes taldeko entrenatzailea izaten jarraituko, teknikari argentinarrak dimisioa aurkeztu baitu astelehen honetan. Leganesek jakinarazi duenez, harrobiko taldeko entrenatzailea izan den Luis Cembranosek zuzenduko ditu lehen taldearen hurrengo lan-saioak, Carlos Martinez laguntzailearekin batera.
"C.D Leganesek onena opa nahi dio Mauricio Pellegrinori eta haren talde teknikoari etorkizunerako, eta eskerrak eman nahi dizkie taldean eman duten epean egin duten lanagatik", adierazi du klubak, webgune ofizialean.