Futbola
Villa, Pedro eta Xabi golegile
Venezuela-Espainia, (0-3): Garaipen erraza lortu du talde espainiarrak
Erredakzioa
Villa, Pedro eta Xabi Alonso izan ziren golegileak. Alonsok bera, Iraola eta Fernando Llorente hasierako hamaikakoan egon ziren.
Espainiako futbol selekzioak garaipena lortu zuen Venezuelaren aurka jokatutako adiskidantzazko partidan. 0-3ko emaitzarekin irabazi zuten Vicente Del Bosqueren mutilek.
Villak sartu zuen 0-1ekoa bosgarren minutuan. Pedrito arduratu zen 0-2koa sartzeaz 20. minuturako eta atsedenaldira iritsi aurretik Xabi Alonsok partida erabakita utzi zuen 0-3koa sartuta.
Xabi Alonso, Andoni Iraola eta Fernando Llorente Espainiako selekzioko hasierako hamaikakoan izan ziren.
Fitxa teknikoa:
0. Venezuela: Renny Vega; Roberto Rosales (m.89, Alexander Gonzalez), Grenddy Perozo, Franklin Lucena, Gabriel Cichero; Tomas Rincon, Cesar Gonzalez (m.65, Jesus Meza), Luis Manuel Seijas (m.46, Giacomo Di Giorgi), Yohandry Orozco (m.46, Juan Arango); Giancarlo Maldonado (m.46, Nicolas "Miku" Fedor) eta Alejandro Moreno (m.72, Alejandro Guerra).
Hautatzailea: Cesar Farias
3. Espainia: Victor Valdes (m.89, Iker Casillas); Andoni Iraola, Carlos Marchena, Raul Albiol, Alvaro Arbeloa (m.63, Joan Capdevila); Sergio Busquets, Xabi Alonso (m.46, Santi Cazorla), Andres Iniesta (m.46, David Silva); Pedro Rodriguez, Fernando Llorente (m.63, Fernando Torres) eta David Villa (m.46, Manu del Moral).
Hautatzailea: Vicente Del Bosque.
Golak: 0-1, m.5: David Villa. 0-2, m.20: Pedro. 0-3. m.45: Xabi Alonso.