Futbola
Ustezko tongoa
Iruzurarren itzala Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako zozketan
Erredakzioa
Alcobendaseko presidenteak zozketa gidatzen zuen pertsonari galdetu zion ea non zegoen Arandinaren bola. Bi talde hauek elkarren aurka jokatuko dute azken kanporaketa. Hala argitzen du bideo batek.
Bigarren B Mailarako igorea faseko finalen zozketak polemika ekarri du, internetetik dabilen bideo batek (3''56 minututik aurrera) iruzurra egon zitekeela argitu baitu.
Zozketa horretan Alcobendaseko presidentea den Pablo Cordoba igo zen bola pare bat ateratzeko, hau da, kanporaketa bat zehazteko. Honek zozketa zuzentzen zuen Espainiako Federazioko kideari galdetu zion; "zein da Aranadinaren bola?". Eskua ontzian sartu zuen eta Arandinaren izena atera zuen. Ondoren bitan pentsatu gabe bola zehatz bat hartu eta bere taldearen, Alcobendasen izena atera zuen.
Ez dakigu zergatik nahi zuen Alcobendasek Arandinaren aurka jokatu kosta ala kosta, baina iruzurarren itzala hor dago ikusitakoa ikusita. Arandina ez da kexatu eta guztia "kasualitaea" dela diote. Espainiako Futbol Federazioak ez du ezer esan nahi izan gai honen inguruan.