Itxi

Futbola

Eurokopa 2020

Espainiako selekzioak Bilbon jokatuko ditu lehenengo hiru partidak

Agentziak | Erredakzioa

Danimarkaren sailkapenarekin baieztatu egin da San Mamesek hartuko dituela Espainiak multzoen fasean jokatuko dituen hiru partidak.

  • San Mameseko futbol-zelaia

    San Mameseko futbol-zelaia. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak badaki, azaroaren 30eko zozketa egin baino lehen, Bilboko San Mameseko futbol-zelaian jokatuko dituela 2020ko Eurokopako multzoen faseko hiru partidak.

Zozketa horretan multzoak nola geratuko diren jakingo da, eta, bide batez, txapelketaren egutegiaren berri emango da.

Atzo Danimarkak Eurokoparako txartela eskuratu zuen, eta, horrekin batera, baieztatu egin da San Mamesek hartuko dituela Espainiaren multzoko faseko hiru partidak.

12 egoitza

2020ko Europako Txapelketa ezberdina izango da. UEFAren 60. urteurrena ospatzeko 'jai bat Europa osoan' izatea nahi dute eta horregatik hamabi herrialde ezberdinetan jokatuko da.

Guztira 24 talde izango dira, ekainaren 12an jokatuko da lehen partida eta finala uztailaren 12an izango da.