Itxi

Futbola

2020KO EUROKOPA

Ramseyren golek Eurokopara sailkatu dute Gales

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Juventus taldeko jokalariak erdietsitako bi golek euren historiako bigarren Eurokopan izateko eskubidea aitortu die galestarrei.

  • Aaron Ramsey goletak bat ospatzen.

    Aaron Ramsey goletak bat ospatzen. Argazkia: EFE

Gales 2020ko Eurokopan izango da, Hungaria 2-0 menderatu baitu astearte honetan Cardiffen jokatutako partidan, Aaron Ramseyk sartutako bi golei esker.

Gainerako multzoetan dena erabakita zegoela, E multzoan zegoen jarrita interes guztia. Bertan, hiru talde izan dira azken jardunaldira arte lehian, Eurokopan izateko eskubidea ematen zuen azken tokia lortzen saiatzeko: Gales, Hungaria eta Eslovakia.

Galesek ezin zezakeen hutsik egin etxean, Hungariaren aurrean, eta ez du egin. Ryan Giggsen jokalariek aurrera atera dute final itxurako norgehiagoka, sailkatzea baitzen saria.

Horrenbestez, Gales eta Kroazia izan dira E multzoan aurrera egin duten selekzioak, bigarren eta lehen postuan, hurrenez hurren. Galestarren historiako bigarren hitzordu handia izango da 2020koa, 2016an Frantzian egin zen Eurokopan ere parte hartu baitzuten. Estreinaldi arrakastatsua izan zuten orduko hartan; izan ere, finalerdietara iritsi ziren.

Fitxa teknikoa:

2 - Gales: Hennessey, Roberts, Lockyer, Mephan, Davies, Morrell (Ampadu, 50. min), Allen, Ramsey, Bale (Wilson, 88. min), James eta Moore.

0 - Hungaria: Gulácsi, Lovrencsics, Baráth, Lang, Zsolt Nagy, Pátkai, Ádám Nagy, Dzsudzsák (Varga, 72. min), Szoboszlai, Sallai (Hollender, 83. min) eta Szlai.

Golak: 1-0, 15. min: Ramsey. 2-0, 47. min: Ramsey.

Epaileak: Ovidiu Hategan (Errumania). Txartel horiak: Lockyer eta James (Gales); Patkai eta Kovacs (Hungaria).