Futbola
Ustezko iruzurra
Lopez Garai, Oikos Operazioaren bigarren faseko bederatzi atxilotuen artean
Erredakzioa
Aritz Lopez Garai entrenatzailea atxilotu du Polizia Nazionalak, 2016-2017 denboraldiko Reus-Valladolid partidaren ustezko iruzurraren ikerketaren eraginez.
-
Aritz Lopez Garai entrenatzialea, Tenerifek kargugabetu osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB
Bigarren Mailako 2016-2017 denboraldiko 41. jardunaldian jokatu zen Reus eta Valladolid taldeen arteko partidaren ustezko iruzurrean parte hartzeagatik bederatzi pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak, Oikos Operazioaren bigarren fasean.
Neurketa hura Reusen garaipenarekin (2-0) amaitu zen. Reusek ez zuen ezer jokoan, baina Valladolid Lehen Mailara igotzeko playoffetan sartzeko borrokan murgilduta zegoen. Lehia horretan sartuta zegoen Huescak, ustez, dirua eman zien Reus taldeko jokalari batzuei, Valladolidi irabazteko. Horrela, Huescak lortuko zukeen igoera faserako txartela.
Honakoak dira Oikos Operazioaren bigarren fasean atxilotutako pertsonak: Agustin Lasaosa Huescako presidente ohia, Huescako mediku Carlos Galindo, klub bereko finantza-zuzendari Carlos Laguna, orduan Reuseko jokalaria zen Aritz Lopez Garai eta Zaragozan jokatzen duen Francisco Javier "Pichu" Atienza. Atxilotuta daude, halaber, Iñigo Lopez Huescako jokalari ohia eta haren ordezkari Rodrigo Fernandez, Pyobras enpresako Jesus San Agustin Fernandezekin batera.