Futbola
Premier League
Mikel Arteta Arsenal taldeko entrenatzaile izango da
Agentziak | Erredakzioa
37 urteko donostiarrak hiru urte eta erdirako kontratua sinatu du Londreseko klubarekin.
-
Arsenalek Mikel Artetari ongietorria emateko argitaratu duen irudia. Iturria: @Arsenal
Mikel Arteta Arsenaleko kapitain izandakoak bere talde ohia entrenatzeaz arduratuko da, klubak berak ostiral honetan jakitera emandakoaren arabera.
"Pozik gaude Mikel Arteta Arsenaleko entrenatzaile nagusia izango dela iragartzeko moduan gaudelako", adierazi dute klubetik. Artetak Freddie Ljungberg suediarrak utzitako lekua beteko du, Ljunberg behin-behineko entrenatzaile modura aritu da beste euskaldun bat, Unai Emery, bota zutenetik.
37 urteko donostiarra Manchester Cityn aritu da orain arte, Pep Guardiolaren laguntzaile gisa. Hiru urte eta erdiko kontratua sinatu du Arsenalekin. Londreseko taldean jokalari ere ibili zen, lau denboraldiz, 2011 eta 2016 artean.
"Ohorea da niretzat. Arsenal munduko klubik handienetakoa da. Txapelketa handiak irabazteagatik lehiatu behar dugu, hori oso argi utzi didate Stanek eta Josh Kroenkek", adierazi du Artetak, Arsenalen komunikatuan.