Itxi

Futbola

Negoziatzeko askatasuna dute

2020an kontratua bukatzen zaien Lehen Mailako euskal taldeetako jokalariak

Erredakzioa

Eibar talde sei jokalarik, Osasunako beste seik, Alaveseko bostek, Realeko hiruk eta Athleticeko bik, jada beste edozein talderekin negoziatzen hasteko askatasuna dute.

  • Beñat Etxebarria. Argazkia: EFE

    Beñat Etxebarria Athleticeko jokalaria, Leganesen aurkako partida baten. Argazkia: EFE

2020an sartu gara jada, eta Lehen Mailan lehiatzen ari diren euskal taldeetako futbolari askori kontratua amaitzen zaie ekainaren 30en. Ondorioz, urtarrilaren 1etik aurrera askatasuna dute beste edozein talderekin negoziatzen hasteko.

Eibarren, sei jokalari dira 2020an kontratua bukatzen dutenak: Ramis, Escalante, De Blasis, Orellana, Pedro Leon eta Charles. Osasunan ere, beste sei: Ruben Martinez, Roncaglia, Raul Navas, Lillo, Fran Merida eta Adrian Lopez. Alavesen kasuan bost jokalarik amaitzen dute ekainaren 30ean: Magallan, Manu Garcia, Torres, Wakaso eta Aleix Vidal.

Realari dagokionez, Moya, Ruben Pardo eta Zurutuza dira ekainaren 30ean kontratua bukatzen zaien jokalariak. Athleticen, San Jose eta Beñat futbolariak dira kontratua bukatzen dutenak.