Futbola
Valentzia-Eibar
Eibar azken partidaren emaitza errepikatzeko gogotsu dago
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mendilibarren taldeak Granadari irabazi zion Ipuruan. Bajak dituen arren, urte berria ondo hasi nahi dute gipuzkoarrek.
-
Eibar Granadaren aurkako gola ospatzen. Argazkia EFEtik aterata.
Eibarrek Valentziaren kontra jokatuko du larunbat honetan, Mestallan, non azken urteetan ongi jokatu duen. Talde gipuzkoarrak modu onenaz hasi nahi du urtea, 2019a bukatu zuen bezala, irabazten. Gabonetako geldialdia baino lehen, Granada Ipuruan garaitu ostean, Mendilibarren hamaikakoak taularen azken postuetatik urruntzea lortu zuten.
Nahiz eta oporraldi luzeak izan diren, Zaldibarreko prestatzaileak hainbat baja ditu, Orellana eta Diopekoak esaterako, beraz ohikoak ez direnei aukerak emango dizkie. Bigarren taldetik Cubero, Ekhi Bravo eta Atienza jokalariek Valentziara bidaiatuko dute, beharrezkoa izatekotan taldea laguntzeko asmoz.
Esteban Burgos deialdira itzuli da, San Mamesen bigarren zati osoa aurpegiko hiru hezur apurtuta zituelarik jokatu ondoren. Coteri, bestalde, Orellanaren lekua ordezkatzea dagokio, Eibarreko jokalaririk arriskutsuena zalantza barik.
Valentziak, bere aldetik, datorren astean Superkopa jokatuko du Madrilen kontra Saudi Arabian. Hala ere, Albert Celades entrenatzaileak Eibarren aurkako partidan arreta jartzea eskatu die jokalariei, zailtasunak ekiditeko.