Itxi

Futbola

ERREGE KOPA

Harok 300 sarrera gehiago bidali dizkio Osasunari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Talde errioxarrak El Mazo zelaia 3.800 pertsonarekin beteta egotea espero du larunbatean gorritxoen aurka jokatuko duen Errege Kopako partidan.

  • Lorca-Osasuna

    Lorca-Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunak Harok bidali zizkion 700 sarrera agortu zituen eta 300 sarrera gehiago igorri dira Iruñera. Errioxan, asteartean jada 2.150 sarrera salduta zeuden.

Harok El Mazo zelaiko harmailak 3.800 pertsonarekin beteta egotea espero du larunbatean nafarren aurka jokatuko duen Errege Kopako partidan.

Egun hauetan zehar, leihatilak irekita egongo dira eta larunbatean ere sarrerak erosteko aukera izango da, derrigorrezkoa baita.

Sarrera guztiak agortzen badira, Errioxako klubak zelaia betetzen duen bigarren aldia izango litzateke. Izan ere, ekainaren hasieran, Bigarren B mailara igo zen norgehiagokan, harmaila guztiak bete zituen.